Esperotako emaitzak

Esperotako emaitzak

Proiektu honetan jarraitzen diren helburu partzial eta orokorrei erreparatuz, ondorengo emaitzak espero ditugu:
  1. Transmisio fasean dauden edo denbora laburrean egongo diren Gipuzkoako 10 enpresa familiarren egoeraren, erabilitako transmisio prozesuen eta oinordekoen perfilen eta gabezien diagnostikoa egitea. 
  2. Lurralde historikoaren egoera enpresariala, erabilitako transmisio prozesuak eta oinordekoen perfilak diagnostikatzeko erabilgarriak diren erraminta multzo bat. 
  3. Transmisio eta erabakiak hartzeko prozesuak optimizatuko dituzten erraminta multzoak, zeinak enpresen eta lurralde historikoaren jasangarritasuna ziurtatuko duten.
  4. Oinordekoen  formakuntza beharretara egokitutako erreminta didaktikoak. Formakuntza behar hauek enpresaren eta lurralde historiakoaren lehiakortasun eta jasangarritasunarekin loturik egongo dira. 
  5. Proiektuan parte hartu duten partaideak euren praktika onak, ardurak, zalantzak etab. elkarbanatzeko eta sostengua sentitzeko 2 foro.
  6. Hamar enpresa transmisio enpresarialak duen garrantziaz jabetu.
  7. Proiektuan sortutako ezagutza zabaldu eta transmisio prozesuak duen garrantziaz jabetzen lagunduko duen web orria.
  8. Antzeman diren beharren eta erronkei buruzko txostena. Honen bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen eskutik ezagutuko ditu bertako enpresarien ardurak.
  9. Enpresa familiarren (industria alorreko PYME eta microPYMEn) eta euren belaunaldi-aldaketen inguruan sortutako ezagutza.
Espero diren emaitzak aintzat hartuta, proiektu honek Mondragon Goi Eskola Politeknikoak enpresen eta gizartearen beharrak eta erronkak aurrera eramateko beharrezkoak diren ezagutzak transferitzeko egiten dituen ekintzak balorean jartzeko balio dutela uste da. Honek guztiak, gaur egungo eta etorkizuneko erronka ekonomiko eta sozialei aurre egiteko gizarte iraunkor, dinamiko eta prestatua sortuko du.

 

jarraitu gaitzazu

 

#Bo-Form | @BoForm_MGEP