Parte-hartzaileak

512x262

512x262

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren bidez, Jakintzaren Gizartean oinarrituta dagoen Gipuzkoa eraikitzen lagundu nahi du. Hau da, gizarte-iraunkortasunean, iraunkortasun ekonomikoan (berrikuntza eta lehiakortasuna), eta ingurumenaren iraunkortasunean oinarrituta dagoen gizartea. Gizartearen ikuspegitik arduratsua den lurraldea, iraunkortasunaren aldeko apustua egiten duena, ekonomiaren, gizartearen lankidetzako estrategien eta alde askotako konpromisoaren bitartez, alderdi guztientzat balioa sortzen duten eta eraginkorrak diren irtenbideak eskainita, nabarmenak diren zein ukiezinak diren bere aktiboak kudeatuta eta aktibo horiek lurraldeari buruzko ikuspegi iraunkorrera begira antolatuta. Pertsonak, beren jokabide, gaitasun eta ezagutzekin batera, etorkizunaren giltza dira; haiek dira etengabeko eraldaketan oinarrituta gizarte eta  ekonomia lehiakorrago, bidezkoago, kohesionatuago eta iraunkorrago bat lortzeko beharrezkoa den jakintza sortu, erabaki eta transmititzeko gaitasuna dutenak.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa

Industri Antolakunatzako departamentua proiektuaren lider gisa izango da. MGEPek proiektuaren kudeaketa eta diseinua eramango du aurrera. Proiektu honen helburuak lortzeko proiektuan parte hartzen duten beste aktore batzuen parte-hartzea ere bultzatuko du.

 

jarraitu gaitzazu

 

#Bo-Form | @BoForm_MGEP